2012-12-18

SANTO TOMAS AZOKA


 
KAIXO, EZAGUTZEN NAUZUE BAINA EZ DAKIZUE ZEIN DEN NIRE IZENA EZTA?
BA, TXERRIPI NAIZ, 2 URTEKO IKASLEAK IRABAZI DUTE NIRI IZENA JARTZEKO LEHIAKETA.



OLENTZEROK OPARI POLIT BAT ERAMANGO DIE OSTIRALEAN 2 URTEKO GELAKO HAURREI, ZORIONAK!!

2012-12-13

SANTO TOMAS EGUNA


 - 10.00etan OLENTZERO ETA MARI    DOMINGI HAUR HEZKUNTZARA  JOANGO DIRA

- 10.30etan HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK TALOA JATERA.

- 11.15etan AZOKATIK BUELTA BAT EMANGO DUTE OLENTZEROK ETA MARI DOMINGIK ETA LHko IKASLEAK TALOA JANGO DUTE.

ANIMATU ETA PARTE HARTU! BASERRITARREZ JANTZITA ETORRI

KAIXO MARI DOMINGI NAIZ, IKUSI DUZUE OLENTZERO? BERE BILA NABIL...


2012-12-12

SANTO TOMAS TXERRIA


ZEIN DA NIRE IZENA? ASMATU NIRETZAT IZEN BAT SANTO TOMAS EGUNA BAINO LEHENAGO .

2012-12-01

KORRIKA 18. ABESTIA


2013ko martxoaren 14an Andoainen, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez, martxoaren 24an Baionara heldu arte.Oraindik ere hilabete batzuk falta badira ere, hemen usten dizuegu bideoklipa poliki-poliki abestia ikasten joateko. Aurtengo leloa EMAN EUSKARA ELKARRI izango da.
Hemen duzue abestiaren bideoklipa:





Eta baita abestiaren karaoke bat ere :





Ea ba, Presentación de Mariako ikasle, guraso,  irakasle eta langileoak BAGOAZ!



2012-11-29

ABENDUAK 3 EUSKARAZ BIZI NAHI DUT!

Riiiiingggggg!



-Nor da?

-Mari Gorringo, Presentación de Maria Ikastetxeko haurrak gara eta datorren astelehenean abenduak 3 Euskararen eguna ospatuko dugu gure ikastetxean urtero bezala.

-Mari Gorringo, kontaiguzu kontaiguzu zer egingo dugun?


-Ba, goizean denok patioan euskararen aldeko manifestua entzungo dugu eta gero EUSKARAZ BIZI NAHI DUT! leloarekin pankartak jarriko ditugu ikastetxean.

-Eta gero?

-Bakoitzak euskararen aldeko konpromisoa idatziko du eta Normalkuntzako kortxoan ipiniko ditugu gure konpromiso guztiak.


Konpromisoa  idazteko papertxoa LH eta DBH














Konpromiso papertxoa HH

-Idatzi duzue guztiok zuen konpromisoa.

-Bai marigorringo eta zin egiten dugu beteko dugula!

-Eta gero, eta gero... zer gehiago egingo dugu?

-Lasai haurrok , oraintxe kontatuko dizuet, arratsaldean Haur Hezkuntzako Txikiek Zazpikoloro pelikula ikusiko dute eta LH1 eta 2 koek "Hanburgesa Zaparrada". Baina zineman bezala izango da e? palomita eta guzti!

-Jo zelako enbidia!

HAUR HEZKUNTZAKO FILMA


LH 1 eta 2koen filma

-Eta beste guziok zer egingo dugu?

-HERRI KIROL lehiaketa bikaina: lokotx bilketa, sokatira eta txingak.

-Marigorringo eta zein abesti, abestuko ditugu?

-Haur hezkuntzakoek Lotsa gabe abestia abestuko dute, nahi duzue abestia entzutea eta letra ikastea? 
-Baiiiii....


-Hemen duzue abestiaren karaokea letra ondo ondo ikasteko:





 -Eta DBH-koek?

-Euskaraz bizi nahi dut.

-Lehenengo esteka honetan letra ikasi:



-Eta gero, bideoaz gosatu:




-Mari Gorringo eta zuk zein konpromezu hartuko duzu Presentación de Maria ikastetxearen 
izenean? 

-Gogoratu haurrok! HAU DA GURE KONPROMISO NAGUSIENA!!!!!





ONDO PASA EUSKARAREN EGUNEAN ETA ENTSAIATU ASKO GURE ABESTIAK!!!!!!


2012-10-28

EUSKAL MITOLOGIA 5. mailako ikasleen eskutik



BASAJAUN
Bere izena dioen bezala, basoko jauna da.
Basajauna oso handia da eta ile luzea dauka. Basoan bizi da eta bere lana basoa eta natura zaintzea da eta ekaitza datorrenean, artzaiei abisatzen die oihuka.
Ardiek ere otsoengandik babesten ditu.



Lorena Johann Mayerli


GALTZAGORRIAK
Galtzagorriak oso txikiak, bizkorrak eta biziak dira. Praka gorriak dituzte eta buztana dute. Gernikan, Orozkon eta Bedian, Bizkai aldean aipatzen dira.
Onak  eta jostalariak dira.  Oso laguntzaileak dira eta lanak egiten laguntzen dute.
Eta gehienetan basoetan bizi dira.



Hilary, Ibissan, Luther eta Yeray


HERENSUGEA
Herensugea  mundu  osoko pertsonaia mitologikoa da. Euskal Herrian, herensugea oso handia, gorria edo berdea  da .Buru asko eta bi  adar dauzka. Sua botatzen du ahotik . Kobazuloetan bizi ohi da.





   Olatz, Lydiana eta Rocío

LAMIA
Emakumea da eta izaki mitologikoa da. Ibaiaren ertzean edo kobazuloetan bizi da.
Emakume polit baten gorputza dauka eta bere oinak ahatearenak dira. Ile luzea eta horia dauka eta ipurdi azpiraino heltzen zaio.
Opariak asko gustatzen zaizkio baina gehien gustatzen zaiona ilea orraztea da. Horretarako urrezko orrazia erabiltzen du.
Oso zintzoa da, janaria ematen badiozu laguntzen dizu. 
Orrazia lapurtzen badiozu haserretuko da. Oso lotsatia da; zuhaitzeen artean ezkutatzen da.







Rocío, Mayerli eta Yeray


MARI
Mari izaki mitologiko inportantena da pertsonaia mitologiko guztien jainkosa da eta.Bere izena da Mari baina Anbotoko dama deitzen zaio.
Euskal Herriko  koba-zuloetan bizi da eta nohizbehinka kobazulo batetik bestera joaten da , adibidez Anbototik (Bizkaia) Txindokira (Gipuzkoa).
Arropa politarekin joaten da.
Mari justua da.Onekin ona da  eta txarrekin txarra da.
                

                                          Johann, Lydiana eta Hilary.

TARTALO
Izaki erraldoia da eta kopetan begi bat dauka. Tartaloa oso itsusia da.
Tartalo aintzuloetan bizi da.
Oso gaiztoa da Tartalo, jendea jaten duelako eta jendeari lapurtzen diolako.
Munduko mitologian oso ezaguna da.
Tartalo oso maltzurra da eta jendeak beldur dio.





Ibissan, Olatz eta Lorena


2012-10-05

URRIKO ESAERA ZAHARRA

"Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak".

EUSKAL OLERKIAK II

IBAIA
  
      Kirmen Uribe, 2001
 
 
Garai batean ibaia zen hemen
baldosak eta bankuak dauden tokian.
Dozena bat ibai baino gehiago daude hiriaren azpian,
zaharrenei kasu eginez gero.
Orain langile auzo bateko plaza besterik ez da.
Eta hiru makal dira ibaiak hor
azpian jarraitzen duen seinale bakar.
 
Denok dugu barruan uhola dakarren ibai estali bat.
Ez badira beldurrak, damuak dira.
Ez badira zalantzak, ezinak.
 
Mendebal haizeak astintzen ditu makalak.
Nekez egiten du oinez jendeak.
Laugarren pisuan emakume nagusi bat
leihotik arropak botatzen ari da:
alkandora beltza bota du eta gona koadroduna
eta zetazko zapi horia eta galtzerdiak
eta herritik iritsi zen neguko egun hartan
soinean zeramatzan txarolezko zapata zuribeltzak.
Hegabera izoztuak ematen zuten bere oinek elurretan.
Haurrak arropen atzetik joan dira arineketan.
Ezkontzako soinekoa atera du azkenik,
makal batean pausatu da baldar,
txori pisuegi bat balitz bezala.
 
Zarata handi bat entzun da. Izutu egin dira oinezkoak.
Haizeak errotik atera du makaletako bat.
Zuhaitzaren erroek emakume nagusi baten eskua dirudite,
beste esku batek noiz laztanduko zain.


 

2012-09-24

HELDU DA UDAZKENA!

Jada udazkenean gaude eta urtaro honi hasiera emateko hemen usten dizuegu Benito Lertxundik urtaro honi buruz idatzi zuen abesti eder hau.

http://www.youtube.com/watch?v=UmtZLpHPRCs&feature=related

BENETAN BIKAINA!DISFRUTATU!


IRAILEKO ESAERA ZAHARRA

EGIZU BETI ON, EZ JAKIN ARREN NON.

EUSKAL OLERKIAK I

EGUN ONAK BILDU

BITORIANO GANDIAGA

Egun onak bildu.
Egunen artean
onak aukeratuz joan
alez ale.
Begiak zoli erabili
egun bakoitzari ongi
begiratzeko.
Egun bakoitzari
bere balioa ematen ikasi.
Egun bakoitzari
bere alde ona bilatu
Egun bakoitza
dohain berri bezala hartu
ahalbide berriz zabaltzen den
zabalduz doan mirarizko jauregi edo
paraje zoragarri bezala.

2012-09-17

EUSKARA, GUREA ERE BADA!


ESKOLAN, ETXEAN, KALEAN, PARKEAN, ...
LAGUNEKIN, AITAREKIN,AMAREKIN, BIKOTEAREKIN...
NEGUAN, UDABERRIAN...
IKASI, MAITATU ETA ERABILI:



EUSKARAZ HAZI, EUSKARAZ IKASI...
EUSKARAZ BIZI

2012-06-13

UDAKO SOLSTIZIOA

 

Gabonak igaro eta handik sei hilabetera udako solstizioa heltzen da, urteko egunik luzeena eta beraz, gaurik laburrena da. Hau da, eguna luzeagoa da eta beranduago iluntzen du. Hori, ekainaren 21ean gertatzen da. Egun horretan uda hasten dela esaten dugu. San Juan jaiak egun hori ospatzen du. Europa osoan ospatzen den jaia da .


Antzina-antzinatik udako solstizioak garrantzi handia izan du. Iparraldeko hemisferioan urteko gaurik laburrena da eta horrek esan nahi du argitasuna iluntasunari gailentzen zaiola. Urtean eguzki ordu gehien dituen eguna da, eta horregatik, eguzkiari eskainitako gurtze eguna zen.




Gero, egun hori San Juan bezperan (ekainaren 23an) ospatzen hasi zen.Egun horretatik aurrera egunak laburragoak eta gauak luzeagoak izangodira. Bestalde, udari ongi etorria emateko gaua dela esan daiteke. San Juan bezperako gauaren protagonista sua da. Gau berezia da Euskal Herrian, lehengo pentsaera eta bizimoduan oinarrituz, sua gauza txarretatik aldentzeko eta gauza onak babesteko egiten zen. Mendezmende, magia pixka batekin, belaunaldiz- belaunaldi hedatu den ohiturada. Horrela, urtea ondo joango zela pentsatzen zuten.

Ohiturari jarraituta, jendea suaren inguruan batzen da gaitzak aldendu nahian eta horretarako suaren gainetik salto egiten dute. Aurrerantzean urte on bat izateko, usadioaren arabera hiru aldiz egin behar omen da jauzi suaren gainetik . Hori bai, salto kopuruak bakoitia izan behar du.Jendeak, suaren inguruan batzen denean, honako hitz hauek eskaintzen dizkio suari:


"San Juan, zelan etorri, halan joan"
“San Juanetan eguzkiak dantzan”
Egunik luzeena San Juanena; gaurik luzeena, Santa Luziena.


Euskal Herrian San Juan eguna oso egun handia da eta milaka urtetako tradizioak gordetzen dira egun horri loturik: ihintzak bustitako belarraren gainean oinutsik ibiltzeko edo bainatzeko ohitura, urte osorako osasuna emateko; elorri zuriaren eta lizarraren adarrekin ateak eta leihoak edertzeko ohitura, etxea tximisten aurka babesteko; edo herriko plazan San Juan arbola izenekoa jartzea.


Udako solstizioa beste modu askotan ere ospatzen da munduan zehar. Esaterako, ekainaren 21an Musikaren Europako Eguna ospatzen da 1982an egin zuten lehen aldiz, Frantzian. Handik aurrera Europako ehunka hirik bat egin zuten ospakizunekin, baita euskal hiriek ere.

Hemen ipini ditugu zuek ikusteko  San Juan eguneko dantza, abesti eta ohitura batzuk:

SAN JUAN ZORTZIKOA
http://www.youtube.com/watch?v=8pIYn-J39XI
AZERI DANTZA (HERNANI)
http://www.youtube.com/watch?v=OVEQCpXgTYY&feature=related
SAN JUAN INGURUKO DANTZAK ETA OHITURAK
http://www.youtube.com/watch?v=WrrgtkQoSj4&feature=related
SAN JUAN ABESTIA, ARRASATE (GIPUZKOA)
http://www.youtube.com/watch?v=h4nJboCwhiM

ONGI ETORRI UDA!

ONGI ETORRI UDA!

Datorren Ekainaren 21ean udara hasiko da, ikasle guztion urtatorik gogokoena. Oporrak, hondartza, eguzki goxoa....


Baina ba al dakizue nondik sortzen diren urtaroak eta zergaitik justu ekainaren 21 ean hasten den uda?


Ekainaren 21ean ipar hemisferioan udako solstizioa ospatzen da. Baina zer dakizue honi buruz? Zergatik sortzen da?

Nahiz eta gu ez konturatu, Lurra momentu oro mugitzen da. Ez hori bakarrik mugitu ez ezik, ziztu bizian mugitzen dela ere esan dezakegu! Baina gu ez gara konturatzen eta horregatik mende eta mendeetan zehar gure arbasoek gu munduko zentroa ginela eta geldi-geldi geundela uste izan zuten. Baina astronomoak konturatu ziren ez zegoela modurik zeruko gorputzen mugimenduak azaltzeko, Lurra bera mugitzen zela ondorioztatu gabe. Zeruari so eginez konturatu ziren Lurra bera mugitzen zela eta gainera, bi mugimendu zituela: bata bere inguruan biratuz; eta bestea, eguzkiaren inguruan. Mugimendu edo higidura horiek aztertuz zerbait gehiago ikasiko dugu. Eguzkiaren inguruan Lurrak egiten duen higidura ia borobila den orbita da. Mugimendu horri Translazio higidura deritzo eta 365 egun eta 6 orduan burutzen da; hau da, urtebetean. Iraupen horri horrela deitu ohi diogu. Sei ordu horiek, lau urterik behin baturik, bisurtearen 366. eguna osatzen dute.Translazio higidurak eta gorago aipaturiko biraketa ardatzaren
inklinazioak (23,5º) urtaroak sortzen dituzte.

Uda: ekainaren 21ean hasi eta irailaren 23an amaitzen da.Egunak oso luzeak dira eta eguzkitiko izpiak ia bertikalaklurreratzen dira Ipar hemisferiora. Hori dela eta uda dugu Iparhemisferioan. Ekainaren 21a udako solstizioa dugu eta urteko egunik luzeena.

 SAIOA.DBH-3 LAGUNTZA GELAKO IKASLEA
ir arriba