2015-11-05

4.DBH- TXISTEAK ETA ASMAKIZUNAK

TXISTEAK


1.      Aitona hilzorian omen zegoen, eta ohetik begiak ireki, eta hor hasten da    hizketan:
– Maria, hemen al zaude?
– Bai, bai, hemen nago. Hemen nago.
– Andres, hemen al zaude?
– Bai, hementxe nago aitona, hementxe nago
– Xabier , hemen al zaude?
– Bai, lasai aitona, hemen nago. Hemen gaude denak.
– Denak hemen al zaudete?
– Bai, bai, zure ondoan, hemen gaude denak.
– Eta denak hemen bazaudete, zer egiten du pasilloko argiak piztuta?


2.      Haur batek dio amari ikastolatik etxera joandakoan:

– Ama, bi notizia dakartzat zuretzat. Lehenengoa oso ona da:  matematikan 10 atera dut.    
     – Oso ongi, oso ongi!
     Eta zein da bigarren notizia? –galdetzen dio amak.
– Ba, lehenengo notizia gezurra dela.


3.      Irakaslearen eta ikaslearen arteko elkarrizketa. 

– Zenbat hezur dauzka zure gorputzak ?     
– 208, jauna – erantzun du ikasleak.
– Burugogorra! Ez al nizun esan atzo 207 hezur bakarrik dauzkala

   giza gorputzak?
– Bai, baina … gaur oliba hezur bat irentsi dut.


4.      Bittor negarrez eskolatik dator eta amak galdetu dio :

– Zer duzu Bittor, horrenbeste negar egiteko?     
– Anderenoak zigortu egin nau …
– Hara! Eta zergatik zigortu zaitu?
– Bere galderei erantzuteagatik.
– Gaizki erantzun diozu, noski …
– Ez, ez. Nik ondo erantzun diot …  Zeinek sartu duen sagua bere poltsan
   galdetu du eta nik izan naizela erantzun diot.


5.     BERDELAK HAZI
– Ama, egia al da arrainak oso azkar hazten direla?
– Joan den igandean zure aitak harrapatu zuen berdela, behintzat, 10        zentimetro luzatu da egunero.
 

6.     Nor da James Bonden anai goxoena?
        Ibon Bombom



ASMAKIZUNAK


1.Kobazulo hori
beti dago hezea,
hesi zuriz inguratua
han bizi da herensugea.
Erantzuna: Mihia


2.Txoko batean
musika nota bat
tea hartzen ari da.
Zer da?
Erantzuna: Txokolatea



3.Mahaira atera ohi dira
ez da jaten ezta edaten
bai ordea ebaki eta banatzen
Zertaz ari gara?
Erantzuna: Kartak


4.Gona luzea du
mihia motza,
urrutitik entzuten da
haren kantu hotsa.
Erantzuna: Kanpaia


5.Maindire bat, harizkoa ez ;
guztia estaltzen du eta ura ez. 
Erantzuna:Elurra.


6.Buru handia, baina leporik ez;
ipurdi mugikorra, baina hankarik ez.
Erantzuna: Bonbilla


7.Ez naiz tronpeta, baina tronpeta batek bezala jotzen dut,
ez naiz eskopeta, baina eskopeta batek bezala bi kanoi ditut.
Zer naizen badakizu?
Erantzuna:Sudurra


Fabiana

2015-11-04

2015-2016 IKASTURTERAKO HOROSKPOA

4.DBH-ko ikasleok ikasturte honetarako horoskopoa idatzi digute






Ekin gogor, ikasturtearen hasieran zaude oraindik eta!!! Ez zara damutuko.

Larru kontuetan zortea izango duzu 
eta karaokea kantua!!!







Ez argaldu gehiago horrela oso ondo zaude eta. Halako txatxukeriak!!!
Maite duzun pertsonari maite duzula esan. 













Neguan nekeak jota ibiliko zara, goibel eta malenkoliatsu. Burua beste zerbaitetan jartzea komeni zaizu distraitzeko








Ez duzu mutilik edo neskarik aurkituko herrengoko festetan. Osasun aldetik, bitaminak hatu udazken honetan indarrik ez galtzeko.










Ez jan hainbeste txokolate, kalte egileaz gain komunera joateko arazoak ekarriko dizkizu gainera .Gabonak arte-edo ez zaizkizu maitasun tristeziak gainetik kenduko ikaskeeti ekin, ahaztu bihotz kontuak. 







Kontuz okela jaten baduzu, okerreko zulotik joan dakizuke eta!!!
Lasai egon, nekea eta aspergura laster pasatuko zaizkizu zure begietako loretxo eder horrek keinua egitean! Adi egun, ez utzi pasatzen!!!






Lorez lore bazabiltza, azkenean inork ez zaitu maite izango.
Kirol gehiegi egiten duzunez, nekatuegi ibiliko zara. Hartu atseden!!!







Neska edo mutil horren atzetik ibiltzeak ez dizu batere onik egiten, desesperatu besterik ez!
Alferrikakoa da eta gainera ez zaitu merezi, jarri inadarrak eta kemenak beste toki batean.
Kontuz mateko azterketetan, uste baino gogorragoak izando dira eta!!!



Asko ikasten duzun arren, notak ez dira batere onak. Baina zuri bost! Zure azukre koxkorra zeure esanetara duzu adurra dariola! Ayyyyyyyyyyyyyyyyy, zein poza!!!!!
Zorionekoa zu!





Maite duzun pertsona gero eta gertuago dago eta ez zara konturatzen.
Familian arazoak? Ez urduritu! Halakoa da bizitza, gaur negar, bihar barre!
Animo!






 Zure inguruan gertatzen denaz konturatzea komeni zaizu.

Et,et,et! Ez pasatu klasekideekin,bulling-a ez dago ondo eta!







Oso alperra zara eta beti, komunera joaten zara klasera ez joateko. Egunen batean harrapatu egingo zaituzte.  Ken itzazu txima luze horiek begietatik  ez duzu ezer  ikusten, motel! Bernak erakutsi nahi dituzula,bada negua ateetan daukagu eta kriston hotza egingo duela diote,atera borregitodun jakea.


ir arriba