2014-03-13

Salvador Dalí



Aurten 25 urte bete dira SalvadorDalí margolari katalana hil zela. Surrealismoaren ezaugarririk nagusienak definitu zituen. Izen handiko artisten artean Salvador Dalí pintore katalana dugu.

https://www.google.es/search?q=salvador+dali&client=firefox-a&hs=8AY&rls=org.mozilla:es-ES:official&channel=sb&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ei=2g4iU-iIIMSV0AXhq4GQCg&ved=0CAkQ_AUoAQ&biw=1440&bih=735

Dalik umetatik heldu zion margo eta marrazkien zaletasunari. 1922an Madrilen Arte Ederretako ikasketak hasi zituen. Berehala joan zen Paris aldera eta bertan hango idazle eta pintore surrealisten taldeek ederki hartu eta kide bihurtu zen. 

1929an Helena Diakonova gazte errusiarra ezagutu zuen (Gala ezizenez ezaguna), eta handik Aurrera bere neska-lagun eta musa izan zen.

Bigarren Mundu Guda hasi zenean, Dalí eta Gala Estatu Batuetara joan ziren bizi izatera. Han arrakasta handia lortu zuen lan errealista eta ametsezkoekin. Urte haietan liburu bat ere idatzi zuen eta zinea, antzerkia, balleta eta operan lan ugari egin zituen.

Garaiko pintorerik famatuena zelarik 1948an Europara etorri zen. 50 eta 60ko hamarkadetan erligioa, historia eta zientzia gai harturik landu zituen bere obrak.

Hurrengo urteetan Salvador Dalí Antzoki-museoa sortu zuen bere jaioterrian, Figueres-en. Bertan ageri dira bere azken urteetako lanak.

Urtetan Portlligat-en bizi izan ondoren, Gala hildakoan Pubóko gaztelura joan zen denboraldi luze baterako. Hala ere, bere azken urteak Torre Galatean eman zituen, Dalí Antzoki-Museotik gertu. Hil zenean, bertan hilobiratu zuten.

Gala-Salvador Dalí Fundazioa 1983an sortu zuen. Erakunde honek bere ondare artistiko eta intelektuala zaindu eta sustatu egiten ditu.

 DBH2. Asier eta Unai.

Euskara puri-purian



Euskara puri-purian dago. 

Helen Palmova, euskara ikasten ari den errusiarra da. Unibertsitatean ikasten ari da, hain zuzen ere. Moskuko Unibertsitatean jakin zuen Europan hizkuntza isolatu bat zegoela. Hizkuntzalaritza konparatzailea ikasten ari da Euskal Herrian eta lana ere egiten du, ikasketak ordaindu ahal izateko.


Gehien maite duena janari ona, kaleko giroa, herriko jaiak eta azokak dira. Bere lehenengo eguna Euskal Herrian gogorra izan zen. Donostian igaro zuen. Goizeko lauretan heldu zen autobusez, bakarrik.

Alemaniatik bidaia luzea da eta oso nekatuta zegoen. Eguna argitu gabe zegoen eta euria ari zuen. Geltoki batetik bestera joaten busti egin zen. Hotz zen eta triste. Aleman-euskara hiztegia eta ikasliburua eskuan zituela eseri zen tren-geltokian, eta orduan topatu zuen lehen euskalduna, mutil bat. Ez gaztelaniaz ez frantsesez ez zekien eta berak ingeles gutxi, hiztegian begiratzen zituzten hitzak elkarrekin hitz egiteko. Euskara oso zaila dela esan zion.

Hurrengo egunean, Natalia ezagutu zuen Lazkaon eta mendira joan ziren arratsaldean. Basoan galdu ziren eta hura ere oso gauza bitxia izan zen. Errusian ez dago halako basorik! Garoz betea.

DBH2. Fabiana eta Enci.
ir arriba