2015-12-17

ABENDUAK 21, SANTO TOMAS



Santo Tomas Azoka


San Tomas jaia Euskal Herriko hiri eta herri askotan abenduaren 21ean —San Tomas egunez— egiten den baserritarren feria eta jaia da. Donostian ospatzen da bereziki, baina baita ere Bilbon, Lekeition, Zaldibarren, Azpeitian eta beste herri batzuetan. 
Historian baserri-feriaren egun bat zen, baina egun euskal  kultura jai bat bihurtu da, non baserriko produktuak erakutsi eta salgai jartzen diren kalean bertan jarritako salmenta-postuetan. Baserri-produktuen lehiaketak ere izaten dira. Ohikoa da, Santo Tomas                                                                                                   jaian, txistorra eta taloa dastatzea, sagardoarekin batera. Halaber, jaia ospatzeko jantzi tradizionalak janzten dituztenak asko dira; haurrak eta gazteak bereziki, eta hiritarrak barne.

2015-12-01

EUSKARAREN EGUNA

OSTEGUNEAN, ABENDUAK 1, EUSKARAREN EGUNA OSPATUKO DUGU IKASTETXEAN ETA IKASTETXETIK KANPO. ZONALDEKO BESTE IKASTETXEEKIN ZUBIRIK ZUBI JARDUERA EGINGO DUGU. GU ERRIBERA ZUBIAN EGONGO GARA, ANIMATU ETA ETORRI!!!!!



ir arriba