2014-02-06

BIZI-BIZIRIK



Bilboko alde zaharraren bihotzean, Ronda eta Solokoetxe kaleen artean orain dela 150 urtetik Presentación de María ikastetxea kokatzen da.

Gure familia txiki honetan  Afrikatik gatoz,  Txinatik, Hego-Ameriketatik,  Euskal-Herritik... Gure ikastetxean euskara maitatzen ikasiko duzu eta muga guztien gainetik munduko pertsona guztiak errespetatzen. Kopuruz ikasle eta irakasle gutxi garenez denok ezagutzen gara. FAMILIA BATEN PARTE ZARELA SENTITUKO DUZU!

Hemen txiki eta handi, irakasle eta langile denok elkarrekin ikasten dugu barre, irri eta algara artean.Taldean lan egitea gustatzen zaigu eta proiektuen bitartez gure ezagutzak eraikitzen joatea.Guretzat familiek garrantzi berezia dute eta gure eguneroko ekintzetan parte hartzera gonbidatzen ditugu. 

Kopuruz "txiki" izan arren gure helburu:  MUNDUKO HERRITAR IZATEKO PERTSONA" HANDIAK" HEZITZEA DA. 

ZATOZ GURE IKASTETXEA EZAGUTZERA ! BIZI, BIZIRIK GAUDE bide luze honetan aurrera jarraitzeko prest.





2014-02-03




AGATE DEUNA  2014






ASTEARTEAN , OTSAILAK 4, IKASTETXEKO HH ETA LH ko IKASLEAK ABESTERA IRTENGO DIRA
(10.30etan) GONBIDATUTA ZAUDETE,

ETORRI!!!!

AGATE DEUNA


Heldu zaigu, berriro ere, Agate Deuna ospatzeko saioa. Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan.
Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko baina alferrik., Jaungoikoari eskeinia baitzegoen. Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion; ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako abokata ere bada zenbait herritan.
Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitatan, erromeriak.
Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako soro eta baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren.
Tradizioak zioen egun horretan ezin zela labako edo garbiketa lanik egin.
Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea.
Oles egiten den bitartean bertso eta kopla ugari erabiltzen dira. Hona hemen guk Ikastolan kantatzen duguna.







AGATE EDUNA EGUNEKO KOPLAK ENSIATZEN

Otsailaeren 4an Agate Deunaren  bezpera da eta ohitura zaharrari jarraituz Solokoetxe eta Alde Zaharretik zehar koplak abestera irtengo gara Presentación de Maria ikastetxeko ikasle eta irakasle talde bat. Jada egunak daramatzagu ensaitzen egun honetan behar bezala abesteko.


2014-01-28

SAN BLAS EGUNA



Otsailaren 3an, Kandelario egunaren ondoren, San Blas eguna ospatzen da. Euskal Herriko herri gehienetan mantentzen da bedeinkazio bereziak egiteko ohitura hau.

Ohitura hauxe da: eleiza inguruetan kokatzen diren saltokietan gozokiak , opilak, erroskilak eta kolore desberdinetako hari berezi batzuk erosten dira, sanblasari izenez ezagutzen direnak.

Apaizak bedeinkatu eta gero hariak eta jateko gauzek apateko indarra omen dute eztarriko minak eta gaixotasunak aldentzeko.

San Blas hariak bederatzi egun pasa eta gero erre egin behar dira gaitzarekin amaitzeko. Kandelario egunean hasi eta
inauteriak arte etxe askotan tostadak egiten dira


SAN BLAS OPILA


Errezeta:

- Libra bat uruna
  - Libra erdi azukre
  - 4 arrautza (zuringo bat aparte utzi)
  - Royal kutxarakadatxo bat
  - 0.50 gramo mantekilla
  - Anis esentzia 
  - 100 gramo glas-azukre
Uruna mahaian ipini eta erdian zulotxo bat egiten da (sumendi baten antzera), eta bertara botatzen da, azukrea, arrautzak, Royala eta anis esentzia. Masa prest dagoenean, mantekila bota eta ondo amasatu behar da. Gero,  zabaldu forma emoteko. Gero labara sartu behar dira (ez dago denbora konkreturik, zaindu egin behar da ia noiz dagoen eginda).

Gaineko zuria egiteko:
Kazo baten 6 ur goilarakada eta 15 kutxarakada azukre ipintzen dira sutan. Urtzen denean, aurretik erreserbatutako zuringoa (aurretik batiduta egon behar dena) botatzen zaio.
Honen ostean hiru nota daude:
  • Azukrea, ura irakitzen dagola bota ezkero hobeto gelditzen da.
  • Zenbat eta azukre gehiago bota, zuriagoa gelditzen da.
  • Zuringo birekin egin bihar da.
  ON EGIN!

2014-01-09

ESKOLA

ELIKAGAIAK

Errefortzu linguistikoko irakasleak, Osanek, fotopeach hau egin digu eskolari buruzko hiztegia ikasteko. Saiatu eta ikasi!

URTE BERRI ON

2014 URTEARI KAIXO ESAN DIOGU, ETA GUK ERE URTE BERRI HAU GOGOTSU HASI DUGU.

2013-12-12

EGUBERRI ON


DBH 3 KO IKASLEOK EGUBERRI ON  ETA 
 2014 ZORIONTSUA OPA DIZUEGU!!







 

2013-12-03

EUSKARAREN EGUNA 2013

Gaur euskeraren eguna ospatu dugu gure ikastetxean. Hemen dituzue argazkietan laburbilduta egin ditugun ekintza ezberdinak:

NORMALKUNTZAKO KORTXOAN EUSKERAREN EGUNA DELA JAKITEKO HORMAIRUDIA EGIN GENUEN.


GOIZEAN MARIGORRINGOREN BISITA JASO DUGU "EUSKERAZ BIZI NAHI DUGULA"GOGORARAZTEKO"



GERO HONAKO KARTELAK MARGOZTU DITUGU GURE KORTXOAN JARTZEKO:

BEGIRA ZEIN POLITA!!



 

ir arriba