Agate Deuna
Heldu zaigu, berriro ere, Agate Deuna ospatzeko saioa. Bezpera gauean,
otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu. Oles egitea
norbaiti dei edo erregu egitea da, atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura
honek oraindik dirau bizirik toki askotan.
Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan
Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin
guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko baina alferrik., Jaungoikoari
eskeinia baitzegoen. Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze gogorrak
sufriarazi zizkion; ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte
zituela. Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea
da. Suteen kontrako abokata ere bada zenbait herritan.
Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira.
Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitatan, erromeriak.
Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako soro eta
baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren.
Tradizioak zioen egun horretan ezin zela labako edo garbiketa lanik egin.
Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da,
zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua
edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea.
Oles egiten den bitartean bertso eta kopla ugari erabiltzen dira. Hona
hemen Ikastetxean kantatzen dugun bat.
Aintzaldun
daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.
bihar da ba Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.
aurten be igazko berberak
igaz lez hartu gagizun eta
zabaldu zuen sakela.
Orain
bagoaz alde egitera
agur dautsugu gogotik
Agate Deuna bitarte dala
ez eizu izan dongerik... EUP!!
agur dautsugu gogotik
Agate Deuna bitarte dala
ez eizu izan dongerik... EUP!!
DBH2 + PREE