Eguraldiaren inguruko olerkiak
6. Mailako ikasleok Euskaran eguraldiko hiztegia lantzen ari gara. Hau dela eta, olerki batzuk landu ditugu. Hona hemen olerki ederrak:
Marigorringo
Zurigorringo
Bihar eguzkia,
Ala euria egingo?
Hotza, hau hotza!
Dardarka dut bihotza
Txoritxoa ere hotz da
Ez du maite izotza
Leihoa ireki eta elurra
Dana zuri, dana bigun
Estalita dago lurra
Dana zuri, dana bigun
Euria txipli - txapla
Txingorra kiski - kaska
Haizeak firi -firi
Trumoiak bur - bur
Ni banoa etxera
Bihar arte, agur!
Patruila berdeko partehartzaileak hauexek dira:
LH1: Belen eta Unai
LH2: Maitane eta Aitor
LH3: Richard
LH4: Yeraldine
LH5: Zulema
LH6: Hilari
Zein da patruila berdeko helburua?
Patruila berdeko laguntzaileak ostegunero biltzen dira. Gelaz gela joaten dira argia, kontenedoreak eta txoko berdeak ondo dauden ikusteko.
Ondo badaude, pegatina berdea
jartzen dute eta gorria txarto dagoenean.
Hilabetea pasa ondoren, berde gehien duen gelak sari bat jasotzen du.
Zergaitik egiten dute hori?
Horrela, astero kontrolatzen da
Lehen Hezkuntzako gela guztietan kontsumo jasangarria egiten dela. Argia behar
dugunean soilik pizten, zarama behar den bezala banatzen, eta abar...
GABONETAKO KULTUR EROSKETAK EGITEKO KATALOGO BALIAGARRIA:
http://www.katalogoa.org/