2015-02-28
2015-02-24
Txisteak
Badoa neska txiki bat eta esaten dio
kalean topatzen duen mutil handi bati:
- Aizu jauna,
esango zenidake mesedez zenbat falta den metrorako?
- Ba hamar bat zentimetro edo.
Hippy itxurako gazte iletsua denda
batean sartu da:
- Praka
bakeroak nahi ditut.
- Nolakoak nahi
dituzu, udakoak ala negukoak, oso estuak ala zabalak?
- Jantziak
daramazkidan bezalakoak.
- Barkatu, baina hemen saltzen ditugunak garbiak daude denak …
Gizon bat medikuarengana joan zen eta
esan zion:
- Mediku jauna,
arazo bat daukat. Nire puzkerrek ez dute usainik.
- Hori ez da
posiblea. Bota ezazu bat oraintxe bertan!
- Pppppprrrrrrrrrrr!
- Hori larria
da. Ebakuntza behar duzu.
- Ipurdian?
- Ez, gizona, sudurrean.
Bazen manikomio bat. Egun batean
hango zuzendariak galdetu zion zoro bati:
- Zer egingo
zenuke sudurra kenduko banizu?
- Ba ez nukeela
ikusiko.
- Baina nola ez
zenukeela ikusiko?
- Bai, ezin izango nukeelako betaurrekoak sudurrean jarri.
DBH1
2015-02-17
Inauterien historia
Inauteriak
ez dira Euskal Herrira bakarrik hedatzen. Mundu guztiak ezagutu izan ditu eta
era berean bizi. Gaur egun ere ez dira gutxi jai hauek ospatzen eta gaurkotzen
dituzten herriak. Hauetatik bat Euskal Herria bera dugu.
Baina,
nondik datorkigu inauteriak ospatzeko ohitura hau? Inauteriez galdetzean eta
mundu guztian zehar hain hedaturik den ohitura bat dela ohartzean, gizakiak
berak izan duen eta gaur egun duen arrazoi sakonen bati erantzungo diola pentsa
genezake.
Noiztik dauzkagu gure artean ohitura hauek? Gizakiak bezain zaharrak direla
esatea gehiegi bada ere, bai gutxienez artzaintza arokoak. Beraz,
historiaurretik bertatik datozkigu aztarnak.
Gizakia artzain bilakatzean, mundua eta izadia beste modu batez ulertzen
hasi zen. Kobazuloetan bizi ziren haiengan, ehiza, arrantza eta fruitu
bilketatik agian, urtaroen aldaketek eragina zuten. Baina are gehiago
artzaintzatik bizi behar zutenengan, udako beroaldietan mendi gainetara jotzen
zuten, baina neguko elurtzetan ibarretara eta itsasaldetara. Bizitza toki
finkatu batean egin beharrean aldatu egiten zuten, udarako toki bat zeukaten,
eta negurako beste bat. Nekazaritzarekin gehiago finkatu zitzaion gizakia
lurrari, uzta eta erein garaiak zirela-eta.
Batzuetan
bizitza errazago egiten zitzaion, bestetan zailago. Eguzkia jarri zuten guzti
honen eragile. Eguzkia beharrezkoa zen fruituak heltzeko. Bera da garai
hartakoentzat bizitzaren oinarri. Hala ditugu euskaraz "Eguberri"
(eguzki berri), eta "Ekain" (eguzki gain). Neguko eta udako
solstizioak kontuan izaten hasi ziren, bai bata bai bestea, jai bereziz
ospatzen zituzten. Negutik udaberrirako bizitza berri baten pozez sortu zen inauteri
aroa eta udan, ekainean "San Joanak".
Antzinako
gizakientzat inauteriek urtaro bat agurtzean eta beste berri bat hastean hartu
zuten esanahi berezia. Abereak hartuz beste lurralde batzuetara jo behar zuten
janari bila. Beraz, murritzaldiak, janari eskasia eta abar ezagutu behar izan
zituzten. Honen aurrean, bai janariz, bai dantzaz, bai edariz hornitutako jai
batez agurtzen zuten aurretiko urtaroa.
Baina
inauterien datu zehatzagoak kristautasuna zabaldu ondoren datozkigu.
Kristautasunak, ohitura zaharrago bati jarraituz, Garizuma ezartzen zigun. Une
hau era guztietako penitentzi, sakrifizio, zigor eta barauz dago osatuta, batez
ere barauz, barauak baitira Garizumako ekintzarik nabarmenenak (aratusteak:
haragi uztea). Garizuma aurreko unea inauteriek osatzen dute. Gizakiak oreka
bat bilatu nahian, Garizumaren aurretik, Inauteriak antolatzen hasi zen.
Inauteri hauek Garizuma esanahiaren aurkako ekintzez osatzen ziren. Inauteriak
azken batean, Garizumaren "zigorrak" jasan aurretik, gizartearen eta
gizakiaren prestakizun psikologiko bat baino ez direla esan genezake.
Inauterien esanahi semantikoaz zera esan dezakegu, erromatarrek beraiek ere "Carnes tolendas" hitzaz ezagutzen zutela garai hau, "haragia uzteko sasoia" agian. Guk Bizkaian esanahi bera duen hitza erabiltzen dugu: "Aratusteak", haragia jatea uzteko garaia. Gaur egun, Euskal herrian zehar Inauteriak hitza dugu, urtaroaren muga honetan gizakia bere askatasunik zabalenean dago. Badirudi txantxetan edo adar jotze garaia dela, hori esan nahi duela hitz honek, festa garaia hain zuzen. Festa garai honen punturik gorenena asteartea izaten da, ondoren errauts eguna dator, eta berarekin batera Garizuma.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)