Aurten 25 urte bete dira SalvadorDalí margolari katalana hil zela. Surrealismoaren ezaugarririk nagusienak
definitu zituen. Izen handiko artisten artean Salvador Dalí pintore katalana
dugu.
Dalik umetatik heldu zion margo
eta marrazkien zaletasunari. 1922an Madrilen Arte Ederretako ikasketak hasi
zituen. Berehala joan zen Paris aldera eta bertan hango idazle eta pintore
surrealisten taldeek ederki hartu eta kide bihurtu zen.
1929an Helena Diakonova gazte
errusiarra ezagutu zuen (Gala ezizenez ezaguna), eta handik Aurrera bere
neska-lagun eta musa izan zen.
Bigarren Mundu Guda hasi zenean,
Dalí eta Gala Estatu Batuetara joan ziren bizi izatera. Han arrakasta handia
lortu zuen lan errealista eta ametsezkoekin. Urte haietan liburu bat ere idatzi
zuen eta zinea, antzerkia, balleta eta operan lan ugari egin zituen.
Garaiko pintorerik famatuena
zelarik 1948an Europara etorri zen. 50 eta 60ko hamarkadetan erligioa, historia
eta zientzia gai harturik landu zituen bere obrak.
Hurrengo urteetan Salvador Dalí
Antzoki-museoa sortu zuen bere jaioterrian, Figueres-en. Bertan ageri dira bere
azken urteetako lanak.
Urtetan Portlligat-en bizi izan
ondoren, Gala hildakoan Pubóko gaztelura joan zen denboraldi luze baterako.
Hala ere, bere azken urteak Torre Galatean eman zituen, Dalí Antzoki-Museotik
gertu. Hil zenean, bertan hilobiratu zuten.
DBH2. Asier eta Unai.