Euskara puri-purian dago.
Helen Palmova,
euskara ikasten ari den errusiarra da. Unibertsitatean ikasten ari da, hain
zuzen ere. Moskuko Unibertsitatean jakin zuen Europan hizkuntza isolatu bat
zegoela. Hizkuntzalaritza konparatzailea ikasten ari da Euskal Herrian eta lana
ere egiten du, ikasketak ordaindu ahal izateko.
Gehien maite duena janari ona,
kaleko giroa, herriko jaiak eta azokak dira. Bere lehenengo eguna Euskal
Herrian gogorra izan zen. Donostian igaro zuen. Goizeko lauretan heldu zen
autobusez, bakarrik.
Alemaniatik bidaia luzea da eta
oso nekatuta zegoen. Eguna argitu gabe zegoen eta euria ari zuen. Geltoki
batetik bestera joaten busti egin zen. Hotz zen eta triste. Aleman-euskara
hiztegia eta ikasliburua eskuan zituela eseri zen tren-geltokian, eta orduan
topatu zuen lehen euskalduna, mutil bat. Ez gaztelaniaz ez frantsesez ez zekien
eta berak ingeles gutxi, hiztegian begiratzen zituzten hitzak elkarrekin hitz
egiteko. Euskara oso zaila dela esan zion.
Hurrengo egunean, Natalia ezagutu zuen Lazkaon eta mendira joan ziren arratsaldean. Basoan galdu ziren eta hura ere oso gauza bitxia izan zen. Errusian ez dago halako basorik! Garoz betea.
DBH2. Fabiana eta Enci.