2014-02-06

BIZI-BIZIRIK



Bilboko alde zaharraren bihotzean, Ronda eta Solokoetxe kaleen artean orain dela 150 urtetik Presentación de María ikastetxea kokatzen da.

Gure familia txiki honetan  Afrikatik gatoz,  Txinatik, Hego-AmeriketatikEuskal-Herritik... Gure ikastetxean euskara maitatzen ikasiko duzu eta muga guztien gainetik munduko pertsona guztiak errespetatzen. Kopuruz ikasle eta irakasle gutxi garenez denok ezagutzen gara. FAMILIA BATEN PARTE ZARELA SENTITUKO DUZU!

Hemen txiki eta handi, irakasle eta langile denok elkarrekin ikasten dugu barre, irri eta algara artean.Taldean lan egitea gustatzen zaigu eta proiektuen bitartez gure ezagutzak eraikitzen joatea.Guretzat familiek garrantzi berezia dute eta gure eguneroko ekintzetan parte hartzera gonbidatzen ditugu. 

Kopuruz "txiki" izan arren gure helburu:  MUNDUKO HERRITAR IZATEKO PERTSONA" HANDIAK" HEZITZEA DA. 

ZATOZ GURE IKASTETXEA EZAGUTZERA ! BIZI, BIZIRIK GAUDE bide luze honetan aurrera jarraitzeko prest.





ir arriba