Heldu zaigu, berriro ere, Agate
Deuna ospatzeko saioa. Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles
egiteko ohitura izan dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da,
atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan.
Agate Deuna martiria Sizilia irlan
jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintinianori
begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren
bihotza irabazteko baina alferrik., Jaungoikoari eskeinia baitzegoen. Ezin
zuela neska lortu eta, neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion; ezagunena
bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta
bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako
abokata ere bada zenbait herritan.
Agate Deunaren inguruan Euskal
herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta,
Bizkaiko zenbait ermitatan, erromeriak.
Beste toki batzuetan, egun horren
goizaldean, baserrietako soro eta baratzetan, Kandelario egunean elizan
bedeinkatutako kandelak pizten ziren.
Tradizioak zioen egun horretan
ezin zela labako edo garbiketa lanik egin.
Gaur egun, berriz, toki gehienetan
gorde izan den ohitura zera izan da, zuzendaria aukeraturik, makila bana
eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe
oles egiten ibiltzea.
Oles egiten den bitartean bertso
eta kopla ugari erabiltzen dira. Hona hemen guk Ikastolan kantatzen duguna.
|
|
|
2014-02-03
AGATE DEUNA
Etiquetas:
OSPAKIZUNAK