2016-12-02

ABENDUAK 3: MUNDUKO EUSKALDUNAK

Gure ikastetxean munduko toki guztietatik etorri garen haurrak bildu gara: Hego Ameriketatik , Txinatik, Afrikatik...

Gure gurasoek ez dakite euskaraz, gure ingurugiroan ez dugu euskaraz entzuten eta guk zoritxarrez ez daukagu euskaraz egiten diren ekitaldi askotara joateko aukerarik. Baina GURE IKASTETXEAN euskara maitatzen ikasi dugu. Eta poliki- poliki euskaraz hitz egiten saiatzen gara esfortzu handiz. Eta gu euskaldunak gara, munduko euskaldunak : euskara bihotzean eta ahoan eduki nahi dugulako.

Eta horregatik gaur Euskararen Nazioarteko egun honetan, Presentación de María ikastetxeko ikasleok gure mezua zabaldu nahi dugu MUNDURA:  

"OHEAN, ZUTIK, ESERITA ALA ETZANDA, BIKOTEAN ZEIN LAGUNEKIN, BAKARRIK- BAKARRIK- BAKARRIK, AZKAR, ASTIRO, OZEN, BAXU, GOIAN, BEHEAN, BERDIN DIO NOLA! EUSKARAZ HITZ EGITEA ZORAGARRIA DA!


ir arriba