Nola hartu ahal duzu parte?
- Argazki bat egin eta eman iezaiozu izen bat.
- Argazkia jpeg formatoan gorde.
- Argazki horri buruzko haiku bat idatzi.
- Argazkiari eman diozun izen berberaz, word formatoan gorde.
- Zure argazki eta haikua euskara irakasleari helarazi.
Nola egin haiku bat?
- Hautatu duzun argazki polit horri ondo begiratu eta une batez pentsatu: Zer sentiarazten dizu argazki horrek? Zer dakarkizu burura? Zerekin lotzen duzu? Norekin gogoratzen zara ikustean?...
- Orain hausnarketa horiek hitzetan jarriz egin zure zirriborroa.
- Azkenik, har ezazu idatzi duzun hori eta haiku bihurtu. Ez ahaztu haikuaren definizioan irakurritako ezaugarriak.
- Adibidea:
Zerua eta itsasoaren
harian
irla funanbulista