Aste honetan euskararen astea ospatzen dugu Santutxu Txurdinaga auzoetan. Ikasmaila bakoitza iharduera ezberdin bat egitera joango da, eta ostegunean, Apirilak 10, arratsaldez gure ikastetxean euskararen astea ospatzeko jaialdi bat antolatu dugu.Gonbidatuta zaudete!!
Berlioz frantsesa Arriaga baino hiru urte lehenago jaio zen. Aldi berean egon
ziren biak Parisko Kontserbatorioan, baina ez zuten nonbait batere harremanik
izan.
Berliozek ez du, behintzat, aipatzen garai haietako bere idatzi ugarietan.
Ulertzen da, nolabait ere: bi izaera eta bi ideologia guztiz desberdinak dira.
Arriagak klasizismoaren amaiera markatzen du; Berliozek, berriz,
erromantizismoaren hasiera.
Arriaga Bilbon jaio zen, Mozart 50 urte lehenago jaio zen egun berean,
urtarrilaren 27an. Aitak, organista baitzen, eman zizkion musikako eskolak,
eta, seguru asko, baita pianokoak ere. Katedraleko biolinista batek irakatsi
zion biolina.
11 urte zituela okteto bat ondu zuen, Nada y Mucho izendatu
zuena; eta 12 urterekin noneto bat, Obertura esaten zaiona, eta
13 urte zituela bere opera bakarra, Esklabo zoriontsuak. Opera horren obertura
famatu zoragarria, Arriagak 4 urte geroago Parisen berregingo zuena, maisulan
bat da. Esklabo
zoriontsuak Bilbon estreinatu zela, arrakasta handiz, 1820an esan
izan da beti.
Baina azkenaldi honetan egin diren azterlanek frogatu dute kontraesan asko
daudela estreinaldi horretaz mintzatzen diren albisteetan, eta, hortaz, datu
hori eztabaidagarria gertatzen da.
15 urterekin, 1821eko udazkenean, Arriaga
Parisa joan zen ikastera, hura baitzen garai hartan Europako musikaren zentroa.
Luigi Cherubini musikagilea zen Kontserbatorioko zuzendaria, eta estilo guztiz
kontserbadorea eman zion eskolari, barne-araudi zorrotz gogor batekin…
Hura guztia Berliozen eta Cherubiniren arteko etsaitasun agerikoaren zergatia
izango zen, Berlioz askoz ere liberalagoa baitzen, eta horrek azalduko du agian
Berliozen eta Arriagaren arteko harreman eskasa, bilbotarra Cherubiniren
aldekoa baitzen.
Arriagak hainbesterainoko aurreramenduak egin zituen, non, sartu eta handik bi
urtera, “repetiteur” izendatu baitzuten, hau da, ikasturte osoan zehar
Kontrapuntu eta Fugako eskoletako arduraduna izan zen; alegia, irakaslea, nahiz
eta azken azterketak haren ardurapekoak izan ez. Urte haietan, oso litekeena da
Arriagak eta Rossinik elkar ezagutu izana. Izan ere, Rossini Parisa joana zen
orduan, eta harekin joan zen bere tenor kuttuna ere, Manuel García. García
Arriagaren lagun handia zen, eta, hala, ez zen harritzekoa izango horri esker
biek elkar agurtu eta ezagutu izana…
Parisko aldi horretan, ikasketak egiteaz eta eskolak emateaz gainera, Arriagak
bi maisulan ondu zituen: hiru Hari-koartetoak (1824),
aitari eskainiak; irakaslearen iritziz –Fetis musikagilea-, “ezin da ezer
asmatu koarteto hauek baino berriago eta dotoreagorik”. Eta beste egile batek
ondoko hau dio: “Arriagaren koartetoek musikagile hau ospetsuen mailan jartzen
dute, haiek bizirik edo hilik egon…”
Koartetoen maila berean behar da ipini Sinfonia re-n, 1825ekoa,
Arriagaren lan sinfonikorik garrantzitsuena, “vienar urrin” agerikoa zuena…
Bi obra hauek, Esklabo zoriontsuak operaren oberturarekin
batera, izan ziren egile honen lan nagusiak, eta historiara igaroarazi zutenak.
Arriaga Parisen hil zen, 20 urteak bete gabe, lan gehiegizkoaren, akiduraren
eta agian baita biriketako tuberkulosi baten ondorioz ere. Hilobi
komun batean lurperatu zuten, Montmartreko hilerrian.
Zer da haiku bat?Haikua jatorrian japonierazko olerki mota bat da, 3 bertsolerrotan antolatuta eta 17 silabek osatua (gutxi gorabehera). Deskribapen objektiboa egiten
dute haiku idazleek beren lanetan, baina irakurlearengan zirrarak
eragitea izaten da deskribapen horren azken helburua.
Nola hartu ahal duzu parte?
Argazki bat egin eta eman iezaiozu izen bat.
Argazkia jpeg formatoan gorde.
Argazki horri buruzko haiku bat idatzi.
Argazkiari eman diozun izen berberaz, word formatoan gorde.
Zure argazki eta haikua euskara irakasleari helarazi.
Nola egin haiku bat?
Hautatu duzun argazki polit horri ondo begiratu eta une batez pentsatu: Zer sentiarazten dizu argazki horrek? Zer dakarkizu burura? Zerekin lotzen duzu? Norekingogoratzen zara ikustean?...
Orain hausnarketa horiek hitzetan jarriz egin zure zirriborroa.
Azkenik, har ezazu idatzi duzun hori eta haiku bihurtu. Ez ahaztu haikuaren definizioan irakurritako ezaugarriak.