Otsailaren
3an, Kandelario egunaren ondoren, San Blas eguna ospatzen da. Euskal Herriko
herri gehienetan mantentzen da bedeinkazio bereziak egiteko ohitura hau.
Ohitura hauxe da: eleiza inguruetan kokatzen diren saltokietan gozokiak , opilak, erroskilak eta kolore desberdinetako hari berezi batzuk erosten dira, sanblasari izenez ezagutzen direnak.
Apaizak bedeinkatu eta gero hariak eta jateko gauzek apateko indarra omen dute eztarriko minak eta gaixotasunak aldentzeko.
San Blas hariak bederatzi egun pasa eta gero erre egin behar dira gaitzarekin amaitzeko. Kandelario egunean hasi eta inauteriak arte etxe askotan tostadak egiten dira

SAN BLAS OPILA
Errezeta:
- Libra bat uruna
- Libra erdi azukre
- 4 arrautza (zuringo bat aparte utzi)
- Royal kutxarakadatxo bat
- 0.50 gramo mantekilla
- Anis esentzia
- 100 gramo glas-azukre
Uruna mahaian ipini eta erdian zulotxo bat egiten da (sumendi
baten antzera), eta bertara botatzen da, azukrea, arrautzak, Royala eta anis esentzia. Masa prest dagoenean, mantekila
bota eta ondo amasatu behar da. Gero, zabaldu forma
emoteko. Gero labara sartu behar dira (ez dago denbora konkreturik, zaindu egin
behar da ia noiz dagoen eginda).
Gaineko zuria egiteko:
Kazo baten 6 ur goilarakada eta 15 kutxarakada azukre ipintzen dira sutan. Urtzen denean, aurretik erreserbatutako zuringoa (aurretik batiduta egon behar dena) botatzen zaio.
Honen ostean hiru nota daude:

- Azukrea, ura irakitzen dagola bota ezkero hobeto gelditzen da.
- Zenbat eta azukre gehiago bota, zuriagoa gelditzen da.
- Zuringo birekin egin bihar da.