BASAJAUN
Bere izena dioen
bezala, basoko jauna da.
Basajauna oso
handia da eta ile luzea dauka. Basoan bizi da eta bere lana basoa eta natura
zaintzea da eta ekaitza datorrenean, artzaiei abisatzen die oihuka.
Ardiek ere
otsoengandik babesten ditu.
Lorena
Johann Mayerli
GALTZAGORRIAK
Galtzagorriak oso
txikiak, bizkorrak eta biziak dira. Praka gorriak dituzte eta buztana dute.
Gernikan, Orozkon eta Bedian, Bizkai aldean aipatzen dira.
Onak eta jostalariak dira. Oso laguntzaileak
dira eta lanak egiten laguntzen dute.
Eta gehienetan basoetan bizi dira.
Hilary,
Ibissan, Luther eta Yeray
HERENSUGEA
Herensugea mundu
osoko pertsonaia mitologikoa da. Euskal Herrian, herensugea oso handia,
gorria edo berdea da .Buru asko eta
bi adar dauzka. Sua botatzen du ahotik .
Kobazuloetan bizi ohi da.
Olatz,
Lydiana eta Rocío
LAMIA
Emakumea da eta
izaki mitologikoa da. Ibaiaren ertzean edo kobazuloetan bizi da.
Emakume polit
baten gorputza dauka eta bere oinak ahatearenak dira. Ile luzea eta horia dauka eta ipurdi azpiraino heltzen zaio.
Opariak asko
gustatzen zaizkio baina gehien gustatzen zaiona ilea orraztea da. Horretarako
urrezko orrazia erabiltzen du.
Oso zintzoa da,
janaria ematen badiozu laguntzen dizu.
Orrazia lapurtzen
badiozu haserretuko da. Oso lotsatia da; zuhaitzeen artean ezkutatzen da.
Rocío,
Mayerli eta Yeray
MARI
Mari izaki
mitologiko inportantena da pertsonaia mitologiko guztien jainkosa da eta.Bere
izena da Mari baina Anbotoko dama deitzen zaio.
Euskal
Herriko koba-zuloetan bizi da eta
nohizbehinka kobazulo batetik bestera joaten da , adibidez Anbototik (Bizkaia) Txindokira (Gipuzkoa).
Arropa politarekin
joaten da.
Mari justua da.Onekin ona da
eta txarrekin txarra da.
Johann,
Lydiana eta Hilary.
TARTALO
Izaki erraldoia da
eta kopetan begi bat dauka. Tartaloa oso itsusia da.
Tartalo
aintzuloetan bizi da.
Oso gaiztoa da
Tartalo, jendea jaten duelako eta jendeari lapurtzen diolako.
Munduko mitologian
oso ezaguna da.
Tartalo oso
maltzurra da eta jendeak beldur dio.
Ibissan,
Olatz eta Lorena