Santo Tomas Azoka
San Tomas jaia Euskal Herriko hiri eta herri askotan abenduaren 21ean —San Tomas egunez— egiten den baserritarren feria
eta jaia da. Donostian ospatzen da bereziki, baina baita ere Bilbon, Lekeition, Zaldibarren, Azpeitian eta beste herri batzuetan.
Historian
baserri-feriaren egun bat zen, baina egun euskal kultura jai bat bihurtu da, non
baserriko produktuak erakutsi eta salgai jartzen diren kalean bertan jarritako
salmenta-postuetan. Baserri-produktuen lehiaketak ere izaten dira. Ohikoa da,
Santo Tomas
jaian, txistorra eta taloa dastatzea, sagardoarekin batera. Halaber, jaia ospatzeko jantzi
tradizionalak janzten dituztenak asko dira; haurrak eta gazteak bereziki, eta
hiritarrak barne.