2014-12-16
2014-12-02
Zakarretara bota behar banauzu
gehiegi erabili izanagatik izan dadila.
Kaixo, ni naiz, zure bizitzako lehenengo egunetatik zure alboan dagoena,
komunikatzen lagundu zizuna. Hasierako egunetan esaten zenituen astakeriak
zuzentzen zizkizun inguruko jendeak, nire arauen arabera, eta nahiz eta jendeak
barre egin, txikia zinenez onartuta zeuden zure ahotik ateratako hitz
alrebesak. Helduekin beste zerbait gertatzen zait, oso nahasia naiz eta maite
nautenek ez dute nirekiko akatsik onartzen, dena zuzentzeko joera dute, eta
honek pertsona asko nitaz lotsatzea ekarri du.
Zuzenketak eta lotsak tarteko, denboraren poderioz nigandik urruntzen joan
da jendea, eta niganako konfiantza albo batera uzten hasi. Zoritxarrez
honela galdu dut prestigioa ,eta ziur nago, guztiok errespetatu eta
maitatuko bazenidaketen, orain indartsua izan eta harro hitz egingo zenuketela
nitaz.
Zure ahotik atera nahi dut, zure pentsamenduetan sortu, munduan
ezagun bihurtu, bihotz guztietara lotu, txikitik handira joan, jendea ni
maitatzera motibatu, letra guztiekin jolastu, neure arima kalean usaindu eta
neure erritmora dantzatu. Maitatu egin nahi dut, xuxurlatu, lagundu, haserretu,
ligatu, borrokatu, zoriontsu sentitu, eta herri baten nortasunaren zati izateaz
gain, herriko norbanako bakoitzak niri nortasuna ematea nahi dut.
Zaren bezalakoa nahi zaitut, onartzen zaitut eta maite zaitut. Niri
ahoz-aho ibiltzea gustatzen zait, hitzek bizitza ematen didate eta zaila
naizela esaten duten harren, ezagutzea merezi duen bihotz handia daukat nire
sustrai luzeen artean, beraz, ziur nago nik zu maitatzen zaitudan moduan zuk
ere maite nazakezula.
Amaitzeko, mesedetxo bat eskatu nahi dizut; ez dakit hiltzen ari naizen edo
ez, baina bizirik jarraitu nahi dut denbora luze batez, beraz gauza bakarra
esango dizut: zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik
izan dadila.
Aldez aurretiko eskerrak irri batez,
Euskara
2014-11-13
3.DBH ERREZETAK EUSKARAZ
3.DBH-ko ikasleak euskara arloan, euskaraz errezetak nola idazten diren ikasi dute. Patata tortila eta bizkotxoaren errezetak idatzi ondoren, eskolako sukaldean prestatu dituzte.
Etiquetas:
errezetak euskaraz 14-15
2014-11-07
2014-05-27
3.LH -ELKARTASUNARI BURUZKO ESALDIAK
Eskuz-eskuz harturik
lagunekin edonora noa ni!
Munduak
zure eskuak behar ditu!
Laguntasuna eta maitasuna
dira
mundua mugitzen dutenak
Behar duzun guztietan
hor egongo naz ni!
hor egongo naz ni!
Bagabiltza ametsak izaten eta
osoa askotan
ilunak ditugu eta ez dugu
ikusten dagoen argia,
pentsa alaitasuna dagoela
gure arazororen atzean
haren ondarrak direla jauziak
lagunak gurekin badoaz!
3.LH
3.LH
Suscribirse a:
Entradas (Atom)