EZETZ ASMATU NORK IDATZI DUEN ESAERA ZAHAR BAKOITZA?
- Goiz txoria, harra harrapatu - Han goi-goian izarra, errekaldean lizarra - Azaroa hotz negua motz, azaroa bero negua gero. - Adiskide onekin orduak labur - Ogi gogorrari hagin zorrotza - Bat eman eta bi hartu - Berak lan eta berak jan - Gezurtia eta herrena arin jausten dira. - Maite duenari, apoa izar.
Hau da Korrika 18ren abestia. Esne Beltza taldearena da.
Korrika martxoaren 14an hasi da Andoainen eta 24an bukatuko da Baionan.
Ostegunean, martxoak 21, Bilbotik pasatuko da korrika eta gure ikastetxeak goizean egingo den Korrika txikian parte hartuko du. Zuek ere animatu eta parte hartu!!!
Urte berri bati ongi etorria eman diogu eta honekin batera proiektu eta lan berriak ere martxan jarriko ditugu. Adi, laister tanborrada, Agate Deuna, ihauteriak...
Ospakizun guzti hauetan eta ikastetxean ere, EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!
URTE BERRI ON!